XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Feliperen tabernan hartu zuten ostatu eta galdetu zioten zer zen deabruaren asunto hura eta Feliperi beti bat, aurpegiera aldatu gabe, hauxe besterik ez zitzaion isuri normalean hitzez beterik zuen aho hartatik: - Ur joana, errotara ez.

Iragarki bat jarri zuten geroenean paretan itsatsita, hirian soinekoen tailer bat ireki zela eta neskak behar zituztela idatzita zegoena, norbaiten nahia han lan egitekoa balitz izena emateko eta autobus bat etorriko zela lantokiraino eramateko.

Horrekin batera lan baldintzak zeuden ondotxo zehaztuta: kinzena, hiru mila durotakoa; apopilajea nagusien kontura; hilabete batetako oporrak; ospitalea, gaisotuz gero; eta ekonomatoa.

Ezkongabe zeuden neskatila guztiek jarri zuten beren izena kaletarrek hartarako propio ekarria zuten paperean.

Partidaren bezperan alboroka moduko bat egin zuten ezkien plaza erdian, despedida moduan edaria kanpotarren kontura.

Dantza egin zuten neska-mutilek tenore horretarako zituzten jantzirik galaienaz.

Kurtzetan lehendabiziko aldiz entzuten zen aparatoa ekarri zuten kanpotarrek: txanpona zilo batetik sartuta musika eragiten zuena, denentzat txokantea eta Felipe berak galdetu zion bisitari haietako bati ea kantari non zegoen ezkutatuta, honi ezpainak zabalduaraziz, (...).